XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pistola errukigabeak tiro egin du.

Bat-batean aita-amak agertu dira.

Histeriak jota daude.

Terminatorrak tiro bana eman die.

Histeria instantera desagertu zaie, odoletan bustita.

Handik irten, kalera joan eta ostaturako bidea hartu du.

Hirian milaka sirena entzuten da, jolas parke batean bezala.

Sirenak polizienak dira, anbulantzienak ere bai.

Kalean dabilen jendeak ez daki zer gertatzen ari den. Inoiz ez bezalako kaosa dago.

Terminatorra ostatura joan da.

Gelan dago orain, hurrengo ehizarako prestatzen.

Kargadoreak berritzen berritu: berriro jarri, renovar ari da, hurrengo Ainhoa Etxeberria hil behar duelako.

Denak hil arte ez da geldituko.

Berak ez du ezertan pentsatzen, ez daki denbora-makina batean etorri zela etorkizunetik gaurko garaira arte.

Hona etorri zen, bai, eta bere funtzioa etorkizuneko liderraren ama hiltzea da; izan ere izan ere: -(e)lako, bait-, kausalak egiteko partikula, en efecto, etorkizunean makinak izango dira jaun eta jabe jaun eta jabe izan: nagusi izan, munduaren kontrolatzaileak, eta gizakiak gerrilatan ibiliko den talde kaskar kaskar: txiki, garrantziarik gabea bat besterik ez da izango.

Baina gerrila horrek buruzagi buruzagi: nagusia, jefea, liderra handi bat eduki zuen